ENLACE DEL VÍDEO: 25 DE NOVIEMBRE Día internacional para la eliminación de la violencia contra las mujeres/Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.
Lagun agurgarria: Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutoaren bitartez, genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian, urrengo azaroaren 25ean ospatuko den “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren” markoan. Urte honetan, kanpainaren helburu nagusia indarkeria honek sortzen duen minaren konponketa kolektibo bat burutzea da, Nafarroako Foru Komunitatean azken 20 urte hauetan eraildako 18 emakumeak gogoratuz. Modu honetan gizartea sentsibilizatu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria arazo estruktural moduan erakutsiz, eta ikustaraziz oraindik ere asko dugula egiteko eremu honetan. Lerro hauen bitartez, kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu nahi zintuzket, atxikitutako kartela eta spot-a zabalduz nahi duzun komunikabide eta sareen bitartez. Honez gain, erakunde eta gizarte mugimendu ezberdinek deituriko mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztet eta baita ondorengo estekan deskarga dezakezun emakumeen aurkako indarkeriaren errefusa sinbolizatzen duen esku morea publikoki erakustea. Espero dugu zure interesekoa izatea kanpaina honetan parte hartzea eta zure lankidetza eskertuz, jaso ezazu agur bero bat. |
|
||
Sección de Información, Sensibilización y Participación Social/ Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atala Subdirección de Promoción y Gestión/Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetza Instituto Navarro para la Igualdad/ Nafarroako Berdintasunerako Institutua C/Alhóndiga, 1-2º. / Alondegi Kalea 1-2 solairua. 31002 PAMPLONA-IRUÑA ‘ 848 42 31 95 Email: informacioninai@navarra.es |
Hacer Comentario